XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Leitzako herriari eta UdaletxeariLehengoan adiskide kanpotar batzuk Nafarroa iparraldeko herrien ezagutzera eraman genituen.
Ezkurratik goiti Leitzako mugara iritsi ginen, Usategieta mendilepoan larrazken hasi berria begi aitzinean genuelarik.
Zein zoragarri!
Leitzako karrika zaharretan barna ibili ginen gero, eliza azpiko auzo zaharrean; eta espaloi eta bide egokiak ikusi genituen, etxe eraberritu ederrak, diru eta lan aunitz herriko bazterren apaingarri.
Handik beheiti joan ginen, etxe artean ziraldoka jaisten den erreka mehar aldera.
Izan ere, hala zegoen: plastikoak, traste zaharrak, zurezko kutxak, latak, botilak...
Merkatu ttipia zirudien, baina okerreko plazan ordea.
Eta halaxe pentsatu genuen, alegia, etxeetako horma zuriak eta karrikak edertzeko hainbertze diru eman eta gero, denetan merkeena
Non dira legeak! non auzolanak!